Mugimenduak elkarrizketan: Memoria

  • Beranduegi, baino azkenean Hondarribian bizitako esperientziaren memoria (ez oroitzapena) hemen daukazute zintzilik.

 DESKARGATU MEMORIA EUSKARAZ HEMEN

*Scribd dokumentoak, liburuak, katalogoak etb partekatzeko giza sarea da. Dokumentoa deskargatzeko harpidetu zure helbide elektronikoarekin.

timthumb-phpona.png

  • Aquí teneís a vuestra disposición la memoria de las jornadas  “Dialogo entre movimeintos” celebrado en Hondarrribia. Hasta pronto.

 PINCHA AQUÍ PARA VER LA MEMORIA EN CASTELLANO

*Scribd es una red social que permite subir y compartir todo tipo de documentos, libros, catálogos, etc. Inscribete con tu email y podrás compartir y descargar de forma libre y gratutita.

Anuncios

Hondarribian Euskal Herriko Mugimenduak elkarrizketan

Gizarte mugimenduak, Gipuzkoak eta Euskal Herriak behar duten aldaketa politiko eta sozialean, lehen mailako protagonista izan behar duela uste dugu. Beste modu batean esanda, jendarte justuago baterako bidea, ezin da garatu gizarte mugimenduaren ekarpenik gabe. Horregatik, egindako lanaren aitortza politikotik harago, instituzio eta mugimendu desberdinen arteko elkarlana ezinbestekoa izango da eta aldi berean, gizarte mugimenduaren esku bitarteko desberdinak ipini beharko dira instituzioetatik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak bere lehentasunezko helburuen artean du Herri Mugimendua indartzea eta hori Mugimendu ezberdinen arteko elkarrizketa eta artikulazioa sustatuz lortu daitekeela uste du.

Gure ustez gure instituzioaren rola prozesuak erraztea izan behar du eta are gehiago herri Mugimenduaren kasuan. Mugimendu ezberdinen arteko elkarrizketak eta artikulazioa garrantzitsua da, baina askotan mugimenduei zaila egiten zaie hori bultzatzeko baliabideak eta denbora lortzea. Horretaz kontziente, Hego aldeko Amerikako hainbat herritan eta zehazki Perun garatutako esperientzia, herrialdeko herri mugimenduaren esku jartzeko proposamenarekin gatoz.

Peruko “Dialogos de saberes y Movimientos”, gizarte mugimenduek garatutako esperientzia aberats bezain interesgarria, Gipuzkoako zein Euskal Herriko herri mugimenduaren esku ipini nahi dugu. Finean, lanerako parte hartzeko metodologia eraginkor batean oinarrituta, arlo eta elkarte desberdinetan sakabanatutako mugimendu eta pertsonen arteko elkarrizketak bultzatzean datza. Honela, elkarrengandik ikasi eta desberdinen arteko sinergiak bilatuz, gizarte mugimenduaren erreferentzialtasuna eta eragite ahalmena biderkatzeko aukera eskainiz.

Mugimenduak elkarrizketan izendatu dugun egitasmoaren koordinazio metodologikoa Peruko Programa Democracia y Transformación Global (PDTG) erakundeak izango du http://www.democraciaglobal.org/ eta Euskal Herrian lantalde txiki bat osatu da Peruko lantaldearekin batera aritzeko. Euskal Herriko lantaldea Iosu Labaka, Leire Ibarguren eta Nicola Foronik osatzen dute. Prozesua martxan dagoenean parte hartzen duten mugimenduek ere prozesuaren kudeaketan parte hartzea aurreikusten da.

Aipatu bezala, prozesu honen aurrekariak PDTG erakundeak Perun azken urteetan garatu dituen Dialogos de Saberes y Movimientos en kokatu behar dira. Horiek garatzen lortutako esperientzi metodologiko eta politikoa martxan jarri nahi dugun Mugimenduak elkarrizketan egitasmoaren esku jarriko ditu Peruko erakundeak.

Diálogos de Saberes y Movimientos: Entre las crisis y otros mundos posibles
Proceso que busca generar espacios para el diálogo entre movimientos y saberes para analizar la realidad, generar lazos afectivos y políticos entre l@s participantes y desarrollar metodologías que permitan la construcción de conocimiento conectada con la construcción de articulaciones de agendas y organizaciones en el país.

Prozesua irekia izango da eta iraunkorra izatea litzateke gure nahia. Ez da gaika edo edukien arabera antolatutako prozesua izango. Metodologikoki ondo landutako prozesua izango da, momentu klabeetan aukera eta proposamenak eskainiko ditu eta prozesuan parte hartzen duten mugimenduek prozesuan eraginez prozesua bere egitea izango du helburu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak, Euskara, Aniztasuna, Berdintasuna eta Lankidetza Zuzendaritzekin koordinazioan Mugimenduak elkarrizketan prozesuan subjektu aktibo izatera gonbidatu nahi zaitugu.

Prozesu hau azaroan 9, (16:30etan hasita), 10 eta 11n (13.30ak arte) Hondarribian izango den Topaketarekin hasi nahi dugu. Topaketa hori bideratzeko Peruko PDTG erakundeko 2 kide izango ditugu hemen eta Euskal Herriko lantaldearekin batera beraiena izango da Topaketa antolatzeko eta bideratzeko ardura. Parte hartzaileak ekimenean interesa agertu duten Herri Mugimenduetako kideak izango dira.